XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Esana aski da, ordea, ikusteko Etxepare, Oihenarten ustearen kontra, Erdi Aroko tradizio luze batean, Elizak bereziki gorde, landu eta herriak oso ezaguna zuenean, txertaturik dagoela.
Oihenartek hori ez jakiteak eta ukatzeak harritzen gaitu biziki.
7. Gatozen bigarren puntura eta azter dezagun gure poetaren hizkera nolakoa den, herriarenetik
Puntu honetan guri gehien axola zaiguna ez da, izan ere, hitzen auzia; hizkera baten neurria eta batipat herrikoi izatea ala ez, ez bait dute hobekien hitzek ematen.
Hitz batzuk eta batez ere adizki batzuk, garai hartan bizirik zeuden eta gero galdu egin direnak, gorabehera, orduan, gero eta beti herri hizkeraren ezaugarri den beste puntu batek salatzen du ezerk baino hobeto inoren hizkera herrikoa den ala ez; alegia, hitzak ebakitzeko eta ahoskatzeko moduak.
Hauxe esan nahi dut: hitz lauz idatzirik dagoen obra egileak eman bezala, ezer aldatu gabe, kendu nahiz erantsi gabe, eta hitzak laburtu gabe irakur daiteke eta irakurri behar da, noski, irakurlearen euskalkia desberdina izan arren; harako obra hartan idazkera eta ahoskera, baita egilearena berarena ere, bat dira
Hitz neurtuz egina dagoenean, ostera, gauzak guztiz bestela dira, edota maiz izan daitezke bederen eta ia beti hala izan ohi dira.
Hitz neurtuak silaben kontu jakina baldin badu
Har dezagun geure Etxepareren exenplua: hitzaurrea hitz lauz idatzia dago eta hitzaurreko lehen bost hitzok
Baina hitz horiek berak hamabost silabatako bertsoz eginiko poemaren batean baleude, modu berean idatzirik agertu arren, bost hitz horietarik biren ahoskera aldatu egin beharko litzateke nahi eta ez, poetak berak ere aldatzen zuela aitorturik; hots,